Udalak antolaturiko bisita guztiak doakoak dira baina covid 19arengatik bizi dugun egoera kontutan hartuta, ezinbestekoa da bisitetan parte hartzeko aurrez izena ematea plaza kopurua mugatua delako. Izena eman daiteke:
- Udaleko Kultura sailean:
943 85 71 70. Astelehenetik ostiralera 9.00etatik 14:00etara. - Loiolako Turismo Bulegoan:
943 15 18 78 / i-loiola@urolaturismo.eus
Ordutegia: 10:00-14:00 / 15:00-19:00 egunero.
San Martin Ondareguneak, ateak zabalik
Larunbateko bisitaren ondoren, beste bi antolatu ditu Udalak abuzturako. Hilaren 7an, 12:00etan, San Martin Ondaregunean izango da bisita. Ikasteko eta ikusteko asko dago San Martinen. Bertako ondaregunean ikus daiteke, esaterako, nola aintzinan ume jaio-berri eta bataiatu gabeak lurperatzera eramaten zituzten; Konbentzio gerran frantsesen kuartela ere izan zen eta baita gaixoetxea eta serorearen etxea beste sasoi batzuetan.
San Martin Ondaregunea abuztuan bisitatu ahalko da astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 11:00etatik 14:00etara.
Udalak abuzturako luzatutako azken proposamena hilaren 14rako da. Bisitariek bertako Parrokia ezagutu ahalko dute. Hitzordua 11.00etan izango da.
Irailean ere bisita gidatuak
Irailean bisita gidatuekin jarraituko da. Irailaren 6an, 12:00etan, Azkoitiko Gune Historiko Momumentala ezagutzeko aukera izango da.
Irailaren 19an, 18:30ean, Santa Klara Komenduan bisita gidatua eskainiko da eta hil bereko 26an, Intsausti Jauregia eta Azkotiko Zalduntxoak ezagutzeko parada izango da. Azken hau, eguerdiko 12.00etan.
Bisita gidatu gehiago Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren baitan:
Aurreko proposameni Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren baitan antolaturiko bisitak gehitu behar zaizkie:
Abuztuak 5, 10:00etan
“Ibilbide historikoa, Loiolatik Baldara”
Aitz-goiti eta Aitz-beiti, Iraurgi bailara sorrera, historia, paisaia eta kultura. Nondik gatoz, eta zer gara. Loiolako Santutegitik abiatuta Izarraitz mendikatearen babesean Balda dorretxera ibilbide zoragarria. Euskaldun unibertsalena, Loiolako Inazio mundura ekarri zuen lurraldeaz gozatzeko parada.
Abuztuak 9, 10:00etan
“Xoxoteko Inazio, bailarako zaindaria. Aittola-Xoxote"
Urolako biztanle gutxi batzuk ez dira inoiz egon Xoxoteko gainean, haraneko zaindari bat bailitzan kokatzen den San Inazioren estatua harrigarriaren oinetan. Bertatik dagoen ikusmirak Aittolako zelaitetaik dagoen ibilbidea egitea konpentsatzen du. Gure ibilbidean, mendi horiek ezkutatzen dituzten balio natural eta etnografiko ugariak miresten geldituko gara.
Irailak 13, 12.00etan
“Azkoitiaren sorrera”
Bisitariek gure herria nola sortu zen ezagutuko dute.
Irailak 20, 12:00etan
“Jauregi eta dorretxeen artean”
Multzo monumental izendatutako gune historikoa du Azkoitiak bertan dauden dorretxe, jauregi eliza eta bestelako eraikinei esker, Balda Dorretxea, Idiakez Dorretxea, Amabirjinaren jasokundeko parrokia... Berauek ezagutzeko espreski egin den ibilbide honek XVI. mendean bete betean murgilduko gaitu.