Gonbidapena Kultura sailean bertan jaso ahalko da aipatu ordutegiaren barruan edota kontzertuaren egunean bertan Parrokiako sarreran ordu erdi lehenagotik, alegia, 19:30etik 20:00etara bitartean.
Juan de la Rubiak Azkoitian J.S.Bach, C.Saint-Saëns, E.Gigout, L.Vierne eta Ch.M.Widor konpositoreen obrak interprestatuko ditu Gipuzkoako Cavaillé-Coll organo ederrenetako bat entzunariz.
Azken urteotan, Juan de la Rubia etengabe aritu da kontzertuak ematen Europako, Latinoamerikako eta Asiako auditorio nagusienetan, publikoaren eta kritikaren erantzun ona erdietsiz. Bakarlari gisa hainbatetan jo du Freiburger Barockorchester orkestrarekin, Händelen organorako kontzertuak eta Bachen kantatak interpretatuz eta erreferentziazkoak diren beste hainbat orkestrekin.
Víctor Pablo Pérez, Kazushi Ono, Salvador Mas, Tomás Netopil, Simon Rattle edota Henrie Adams zuzendariekin egin du lan, besteak beste, eta Asier Polo, Raquel Lojendio edota Philippe Jarousky bakarlariekin kolaboratu izan du.