Norbaitek eragozpenik balu ibiltzeko, ibilgailu bat jarriko litzaioke.
Bisita euskaraz eta erdaraz egingo da eta covid 19a dela eta, derrigorrezkoa izango da maskara eramatea.
Berriak
Bisita gidatua larunbat honetan Munoaundin
Pasa den asteburuan auzolanean dena prestatu ostean, Aranzadi Zientzia Elkarteko Antxoka Martinez arkeologoa buru dela, atzo hasi eta larunbatera bitartean indusketa lanetan arituko dira Munoandin, Burdin Aroko Herri Harresituan eta asteari amaiera emateko bisita gidatua antolatu da larunbat honetarako, abuztuaren 1erako.
Bisita gidatuan parte hartu nahi dutenentzat Abaraxka Aterpetxean (Altamira 5) jarri da topagunea goizeko 11.00etan. Parte hartu nahi dutenek aipatu tokira agertu beharko dute esandako orduan. Handik oinez 25-30 minutuko ibilbidea dago Munoandira eta taldeak oinez egingo du aztarnategira bitarteko bidea.