Establezimendu bakoitzak kartel bat ipiniko du barruko edukiera adieraziz. Udalak, gainera, maskararen erabilera derrigorrezkoa dela adierazten duten kartelak banatuko ditu tabernetan. Bezeroek kontsumitzen ari diren momentuan bakarrik kendu ahalko dute musukoa.
Gogoratu behar da baita taberna kanpoan terrazan bakarrik kontsumitu daitekeela eta gehienez taldeak hamar lagunekoak izan behar dutela.
Bestalde, asteburuetan eta jai bezperetan Udaltzaingoak eta Ertzaintzak zaintza areagotuko dute espazio publikoetan, terrazetan eta ostalaritzako establezimenduetan kontrol zorrotza emateko xedez.