Aizpurutxon, Erdikobenta eta Ibaiondo artean oinezkoentzat bidea eraikiko da galtzada ondoan. Aldi berean, oinezkoentzat bidea ibaiaren beste aldera igaroko da eta horretarako zubia eraikiko da. Oinezkoek orain arte errepide ertzetik ibili beharra daukate eta haien segurtasuna bermatzea dute lanek helburu.
Berriak
Oinezkoen pasabidea eta zubia eraikitzeko lanak hasi dituzte Aizpurutxon
Gipuzkoako Foru Aldundiak ekainean esleitu zituen Aizpurutxon oinezkoen pasabidea eta zubia eraikitzeko lanak eta ekin zaie dagoeneko obrei. Construcciones Zubieder enpresa hasi da lanean. Obren aurreikusitako exekuzio epea lau hilabetekoa da eta 257.366,07 euroko aurrekontua du esku-hartzeak.
Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidean egitea aurreikusita dauden hobekuntza lanen lehen fasea da hau.