Horretaz jabetuta, Gazteria Zerbitzuak ahalegin berezia egin du jarduerak egun bizi dugun egoerara egokitzeko eta haur eta nerabeei aukera emateko lagun artean gozatzeko udako egun beroak aprobetxatuz.
Ekainaren 29tik uztailaren 18ra bitartean, HH4 eta DBH4 bitarteko 138 haur eta gaztetxok hartu dute parte ekimenean.
Covid 19aren azken agerraldien ondorioz, Eusko Jaurlaritzak berriro itxiarazi ditu udalekuak. Azkoitian aurreko ostiralean eman zitzaien bukaera jarduerei, justu Osasun sailak iragarritako murrizketak berriro indarrean sartu aurretik.