Berriak
Elgoibarko errepideko biribilgunea egokitu dute ibilgailu bereziengatik
Elgoibarko errepiderako sarbidean dagoen biribilgunean egokitzapen lanak egiten ari dira egun hauetan. Izan ere, ibilgailu bereziak kontrako norabidean sartu behar izaten dute ezinezkoa zaielako bira ematea bestela, eta sartzerakoan nahitaez jardinera zapaldu eta hondatzen dute, lokatza sortuz. Horregatik, biribilguneari inguruan hormigoizko eraztun bat jarri zaio zapaldu arren kalterik ez sortzeko.