Ordenagailuen kasuan, interneta erabili ahalko da ordubetez erabiltzaile eta eguneko, baina ezingo da ez inprimatu ezta fotokopiarik atera ere.
Ezarritako osasun eta prebentzio neurriak bete beharko dira. Musukoa eraman beharko da. Gainera, erabili ostean, aulkia eta mahaia garbitzeko eskatuko zaie erabiltzaileei.
Berriak
Udako ordutegia Aizkibel Udal Liburutegian
Bihartik aurrera zerbitzu zabalagoa eskainiko du Aizkibel Udal Liburutegiak, pixkanaka murrizketak alde batera uzten doazelako bertan. Edonola ere, udako ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera goizez 9:30etik 13:30era egongo da zabalik eta arratsaldez, astearteetan eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara.
Bestalde, ikasketa eta irakurketa gelek %60ko edukiera izango dute.