Erreserbak www.elkarguneazkoitia.eus atarian egin daitezke “erreserbak” estekan klikatuz.
Berriak
Erabili daitezke dagoeneko padel pista eta rokodromoa
Erabili daitezke jada Elkarguneko padel pista eta rokodromoa ezarritako segurtasun neurriak beteta. Instalazio bakoitzean aldi berean gehienez lau erabiltzaile egon daitezke eta erreserba bidez hartu beharko da tokia.
Sarreran bazkide txartela eskatuko da eta derrigorrezkoa izango da musukoa eramatea eta eskuak garbitzea. Kirola egiteko unean bakarrik kendu ahalko da musukoa.
Datorren astelehenetik aurrera, beste zenbati gela ere zabalduko da, besteak beste, ikasgela. Guztietan edukiera kontrolatuko da.