“Lau urte luzeko bidea izan da baina epaileak arrazoia eman digu. Azkoitiko herriaren interesak eta, nola ez, bailarakoak defendatzeko gaude, betiere justiziaz eta orekaz egiten bada. Beste herriez eta amankomunean ditugun funts eta erakundeez aprobetxatzea ez da etikoa eta bidegabekeria horren aurka azaldu gara hasieratik”, azaldu du Javier Zubizarreta alkateak.
Sententziak baliogabetuta utzi du “Azpeitiko Udalari konpentsazio ekonomikoa ematen zion hitzarmena ongizate komunitarioko eta ingurumen izaerako planak, proiektuak eta programak garatzeko Azpeitiko herrian”, 2015eko abenduaren 29an onartua ezhoiko saioan, “hitzarmena aplikatzearen ondorioz Azpeitiko Udalak jasotako 3.850.000 euro Urola Erdiko Lapatx Zabortegiari bueltatzera kondenatuz”.
Epaia atzo eman zen eta gaur jaso du Javier Zubizarreta alkateak jakinarazpena.
Hitzarmena Urola Erdiko Mankomunitatean Azkoitiko EH Bilduren aldeko eta EAJ/PNVren kontrako botoekin onartu zen.