Torrezuri Erakusketa Aretoari, Berdura Plazari eta liburutegiari beste bi gune gehitu behar zaizkie, Xabier Munibe Ikastola eta Elkargunea, hain zuzen. Bost gune horietan banatuko dira herritarren bozkak.
Segurtasun neurriak ere errespetatu beharko dira. Besteak beste, derrigorrezkoa izango da musukoa eramatea eta bozka gune guztietan egongo dira gel hidroalkoholikoak eskuak garbitzeko. Horretaz gain, ahal den kasu guztietan sarrera eta irteera ateak bereiztuko dira eta jende multzoak saihestu. Ilara egin behar bada, lehentasuna izango dute 65 urtetik gorakoek eta haurdun dauden emakumeek.
Berriak
Igandean hamahiru hauteskunde-mahaietatik bi Berdura Plazan jarriko dira
Azkoitian 8.493 lagun daude deituta datorren igandeko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan parte hartzera. Guztira 13 hauteskunde mahai jarriko dira herrian eta Covid 19ak mahaietan ere eragin ditu aldaketak. Normalean Torrezuri Erakusketa Aretoan hiru hauteskune-mahai jarri ohi dira eta oraingoan bakarra jarriko da. Beste biak Berdura Plazan jarriko dira.
Aizkibel Udal Liburutegian ere normalean beheko solairuan kokatu izan dira hiru mahai eta datorren iganderako bi solairu egokituko dira. Behean bi hauteskunde mahai jarriko dira eta lehenengo solairuan beste bat.