Berriak
Bezeroen fideltasuna eskertu dute bailarako merkataritza elkarteek
Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkatari elkarteek elkarrekin egindako kanpaina tarteko, 200 karro zozkatu dituzte. "Zuretzat opari"lelopean, garai gogorrenetan ere bezeroen fideltasuna saritu eta eskertu nahi izan dute. “Jarrai dezagula erosketa karro ugari ikusten kaleetan, herria bizirik dagoenaren seinale izango baita”, diote. Eskertza gisa, kanpaina borobiltzeko, ondorengo bideoa zabaldu dute.