Hurrengo kanporaketa uztailaren 10ean izango da Zestoan eta uztailak 17an, finala Azpeitian. Ane Zuazubiskar zuzenean sailkatu da finalerako. Oraingoz, bera eta Maider Arregi dira finalista, gainontzekoek puntuaketen zain egon beharko dute.
Bizi dugun egoera dela eta, aretoaren edukiera murriztu egin behar izan da. Osasun neurriek baimentzen duten entzule kopurura arte bete da Kultur Etxea, sarrera guztiak agortuta. Giro polita nagusitu da eta bertsolariek maila ederra erakutsi dute ikus-entzuleen gozamenerako.