Berriak
KZgunea astelehenetik zabalik arratsaldez
Datorren astelehenetik, uztailaren 6tik, zabalik izango da KZgunea arratsaldetan, 16:00etatik 20:00etara. Momentuz, goizetan ezin izango da erabili lehen egiten zen moduan.
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta sarreran eskuak garbitzea ere bai.
Edozertarako, hitzordua hartu beharko da 945016100 telefonora deituta.