Aurreko ekitaldietan Udalak komunikabide bakoitzarekin sinatzen zuen hitzarmena eta oraingoan sortu berri den kooperatibarekin itxi da akordioa.
Javier Zubizarreta alkatearekin batera UKTko lehendakari Jon Aldanondo eta taldearen kudeatzaile Uxua Ostolaza izan dira udaletxean hitzarmena sinatzen.
Berriak
Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Urola Komunikazio Taldearekin
Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Urola Komunikazio Taldea Kooperatiba Elkartearekin (UKT) eta akordioa tarteko, 45.150 euroko diru-laguntza jasoko du komunikazio taldeak 2020ko ekitaldiari dagokionean.
UKT iazko ekainean sortu zen Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko euskarazko sei hedabide batzen dituen kooperatiba eratzearekin batera. Azkoitiko komunikabideen kasuan, Maxixatzen, Urola Kostako Hitza eta Erlo Telebista dira komunikazio taldearen barruan daudenak eta horien komunikazio jarduera sustatzeko bideratu da diru-laguntza, euskararen normalizazioan eta euskararen ezagutza eta erabilpenean aurrera egiteko xedez.