EAE mailako saria eskuratuta, orain estatuko 17 antzerki obra onenekin lehiatuko da K-baret eta herritarrek Elkargunean jarraitu ahalko dute epaimahaiak berri emango duen ekitaldia. Epaimahaia osatzen dute, besteak beste, Emilio Gutiérrez Cabak, Fran Pereak, Carlos Hipólitok edota María Adánezek.
Osasun neurriak bermatzeko, ezinbestekoa da asistentzia baieztatzea antzerkimusikala@gmail.com helbidera bertaratuko direnen izen-abizenak bidaliz.
Berriak
Buero sariak online jarraitzeko aukera ostiralean Elkargunean, K-baret Antzerki Musikalaren eskutik
K-Baret Antzerki Musikalak EAEko antzerki obra onenaren saria jaso du eskolaz kanpoko mailan Coca-Colaren Buero Sarietan. Ondorioz, estatuko antzerki obra onenekin lehiatuko da. Epaimahaiak erabakiaren berri online egingo den ekitaldi batean emango du eta taldeak ekitaldi hori zuzenean proiektatuko du Elkarguneko areto nagusian, uztailaren 3an, ostiralean, 11.00etan.
K-baret antzerki musikaleko kideak oso pozik daude lorpenarekin eta “ikusleen erantzun ona baino sari hoberik ez” dagoela adierazi dute. Hemendik aurrera ere obra taula gainera eramatea nahi du taldeak.