Txikienei gaurkoan altxor bila ibiltzea tokatu zaie eta herriko txoko ezberdinetan barrena ibili dira arrasto bila. Hori bai, hezitzaileek aurretik partaide guztiei tenperatura hartu diete eta musukoa jantziarazi, osasun neurri guztiak bermatzeko xedez.
Ludotekaren “Uda Haurrekin” eta Topalekuaren “Uda Nerabeekin” programak uztailaren 18a bitartean gauzatuko dira.
Berriak
Ilusioz ekin die 138 haur eta nerabek aisialdiko ekintzei
Gaur eman zaio hasiera “Uda Haur eta Nerabeekin” egitasmoari, Udazblai udalekuen ordez antolatu diren aisialdiko ekintzen programari, alegia. Covid 19a dela eta, urteroko eskaintza alde batera utzi arren, Udaleko Gazteria Zerbitzuak ahalegina egin du egoera berrira egokitu eta haur eta nerabeei ekintzak eskaintzeko. Guztira 138 haur eta gaztetxok hartuko dute parte, HH4 eta LH6 bitartekoak dira 110 eta DBH1 eta DBH4 artekoak, 28. Eurekin zortzi hezitzaile ibiliko dira.