Beste egunetan ikus-entzuleek ohiko moduan erantzuten badute ere, ostiral eta larunbatetan jende oso gutxi biltzen da eta beraz, datozen asteetan igandeetako eta astelehenetako emanaldiak soilik mantenduko dira.
Ohiko ordutegia mantenduko da aipatu egunetan. Igandetan 19:30ean izango da zinea eta astelehenetan, ikuslegoaren egunean, 20:00etan.
Berriak
Uztailaren 20ra arte luzatuko da zine denboraldia, asteko bi emanaldirekin
Aurreko urteetan ekainean amaitu izan da zine denboraldia, udako oporraldia dela eta. Aurten, ordea, Covid 19aren eraginez, herritarrak egun asko egon dira pantaila handian pelikularik ikusi ezinda. Horregatik, osasun arauek ahalbidetu orduko, berreskuratu dira proiekzioak eta orain erabaki da denboraldia uztailaren 20ra arte luzatzea.
Hori bai, ostiraletako eta larunbatetako emanaldiak bertan behera geratuko dira ez dagoelako eskaririk.