Igerileku irekiek duten tamainagatik jende asko sartzen da edukiera murriztu arren eta horrek ahalbidetu du protokoloa aldatzeko aukera. Izan ere, berez Ugarteigarango instalazioak 1.400 laguneko edukiera dute eta %60ko edukiera izanda, 840 pertsona sartzen dira.
Igerilekuei dagokienez, edukiera murriztuarekin, helduenean 188 lagun sar daitezke aldi berean eta haurrenean, 15 ume.
Covid 19ak ekarritako segurtasun neurriak tarteko, Udalak erabaki zuen erreserba bidez txandak ematea jende pilaketak saihesteko. Egun hauetan, ordea, ikusi da goizetan, adibidez, ez dagoela inolako arazorik eta arratsalde gehienetan ere ez dela ezarritako edukiera gaindituko. Horregatik erabaki da protokoloa aldatu, erreserben sistema baztertu eta ohiko erabilera ahalbidetzea bazkideen erosotasunerako.
Edukiera www.elkarguneazkoitia.eus -en ikusi ahalko da irudi edo semaforoen kolore bidez
Herritarrek aukera izango dute www.elkarguneazkoitia.eus atarian igerileku irekietako edukiera ikusteko bertara joan aurretik. Irudi edo kolore bidez adieraziko da tokirik dagoen ala ez.
Ordutegia
Igerileku irekietako ordutegiak ekainaren 15ean ateak zabaldu zireneko bera izaten jarraituko du. Garbiketa eta desinfekzio lanak burutu ahal izateko, goiz eta arratsaldez zabalduko da baina eguerdian ordubetez itxita egongo da. Iluntzean itxi ostean berriro errepikatzen dira garbiketa lanak. Hauxe da ordutegia astelehenetik igandera: 10:30-14:45 / 15:45 / 20:00.
Elkarguneko estalitako igerilekuetarako eta gimnasiorako erreserba sistemak indarrean jarraituko du
Igerileku irekietarako erreserbarik ez da egin beharko baina bai Elkarguneko igerileku estalietarako eta gimnasiorako. Igerileku estalietan lehentasunezko ordutegia izango dute 65 urtetik gorakoek eta aniztasun funtzionala pairatzen dutenek. Lehentasunezko ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 10:00etara izango da.
Bestetik, Zubiaurre Igeri Elkarteak astelehenetik ostiralera bi orduko tartea izango du igerileku itxia erabiltzeko, 12:00etatik 14:00etara, hain zuzen.