Bestetik, Zubiaurre Igeri Elkarteak astelehenetik ostiralera bi orduko tartea izango du igerileku itxia erabiltzeko, 12:00etatik 14:00etara, hain zuzen. Elkarteak berak kudeatuko du igerilekuaren erabilera ordutegi horretan.
Erabaki hauek guztiak datorren astelehenean, ekainaren 29an, jarriko dira martxan.
Berriak
Elkargunean lehentasunezko ordutegia izango dute 65 urtetik gorakoek eta aniztasun funtzionala dutenek
Elkarguneko igerileku estalian lehentasunezko ordutegia izango dute 65 urteko gizon-emakumeek eta aniztasun funtzionala pairatzen duten pertsonek. Astelehenetik ostiralera bitartean goizeko 9.00etatik 10.00etara lehentasuna izango dute aipatu taldeek. Horregatik gomendatzen zaie erreserba egiterakoan ordutegi hori erabiltzea.
65 urtetik gorakoek lau kale erabili ahalko dituzte eta aniztasun funtzionala duten pertsonentzat gordeko da bosgarren kalea.