Berriak
Xakeko XXXVIII. Azkoitiko Hiria Txapelketa eta IX.Joxe Azkueren omenezko Memoriala, uztailaren 19an
Anaitasuna-Kakute Xake Taldeak jakinarazi du XXXVIII. Azkoitiko Hiria Txapelketa eta IX. Joxe Azkueren omenezko memoriala uztailaren 19an jokatuko direla. Hitzordua Kontzejupean izango da goizeko 10:00etatik aurrera. Ekimena osasun segurtasun guztiekin gauzatu ahal izateko, protokolo zorrotz bat jarraitu beharko dute partaide guztiek.