Autobusek ere arazoak izaten dituzte. GI-2634 errepidetik atera behar izaten dute geldialdia egiteko eta Azpeitirako norabidean, geldialdia egin ostan, derrigorrez Txerloiko biribilguneraino joan behar izaten dute bira hartzeko.
Esku-hartzearekin arazo guzti hauei konponbidea ematea espero da. Azkoitiko eta Azpeitiko udalen eta Basarte industrialdeako enpresen eta langileen eskaera zen eta itxura guztien arabera, aurki emango zaio erantzuna.