Covid 19ak ekarritako murrizketek ahalbidetzen dutenerako, prest izango da kirol instalazio berria.
Berriak
Bukatzear dago Elkarguneko futbol zelai berria
Azken ukituak ematen ari dira baina dagoeneko bukatzear daude Elkarguneko belar artifizialezko futbol zelai berriko lanak. Futbol zelai berria lehen kanpoko saskibaloi pista zegoen tokian eraiki da eta lanek 113.012,98 euroko aurrekontua dute.
Belar artifizialezko zelaia igerileku berriaren exekuzio proiektuaren barruan aurreikusten zen baina premia ikusita, Udalak lanak aurreratzea erabaki zuen. Igerileku berria eraiki arte, bi futbol zelaiak mantenduko dira, orain eraiki dena eta aurretik zegoena.