Eusko Jaurlaritzaren aginduaren arabera, haur-parkeak jendearentzat irekita egon ahal izango dira, baldin eta segurtasun espazioa errespetatzen bada, alegia, lau metro koadro pertsona bakoitzeko. Horregatik, Udalak parke guztietan kartelak ipiniko ditu bertako edukiera zein den azalduz. Edukiera errespetatzea ardura partekatua izango da eta guztion esfortzua eskatuko du.
Berriak
Parkeak zabalik ia 100 egun eta gero
Behin deseskaladaren hirugarren fasea gaindituta eta alarma egoera bukatuta, haurrek badute azkenean parkean jolasteko aukera ia 100 egun itxita egon ostean. Normaltasun berria indarrean da eta orain konpromiso indibiduala eta kolektiboa ezinbestekoak dira prebentzio neurriak ez alde batera uzteko. Segurtasun distantziak mantentzea, higiene arauak jarraitzea edota zenbait gune edo ekitalditan edukierak kontrolatzea ezinbestekoa izango da.