Ikastaroa LH3 eta LH6 bitartekoei eta DBH1 eta DBH4 artekoei eskainiko zaie. Bi talde osatuko dira adinaren arabera eta izen-emate epea gaur bertan zabaldu da eta ekainaren 25era arte luzatuko da.
Izena Elkarguneko Gazte Zerbitzu Bulegoan eman beharko da.
Udalak diruz lagundutako ikastaroa da. Prezioa 135 eurokoa da baina partaide bakoitzak 105 euro ordainduko ditu.
Bestalde, Osasun sailak agindutako arauak beteko dira. Partaideek maskara eraman beharko dute, nahiz eta distantziak matendu. Halaber, eskuak garbitu beharko dituzte sarreran.