Berriak
Udalak baserri bideak konpontzen jarraituko du
Udalak auzo eta baserri bideak konpontzen jarraituko du, urtero egiten den moduan, egokitze eta eraberritze proiektu berriak gauzatuz. Iaz Martirieta eta Urrategi auzoetako bideak konpondu baziren, aurtengo lanak Olaso auzoko Zulueta Etxera bideratuko dira eta Argain eta Lorbide baserrietara. Esku-hartze hauekin Udalak landa eremuetako garapen sozio-ekonomikoa bultzatu nahi du, bertako baserritarren bizi-kalitatea hobetzearekin batera.
Udalak martxoan atera zituen lanak esleipenera 151.150,28 euroko aurrekontu estimatuarekin eta prozesua bere bidea egiten ari da. Guztira sei enpresa aurkeztu dira lehiaketara.