Berriak
TAO zerbitzua berrezarriko da astelehenean
Datorren astelehenean, ekainaren 15ean, TAO zerbitzua berrezarriko da eta gidariek txartela atera beharko dute Plazaberrin edota Joseba Jatetxe ondoko aparkalekuan ibilgailua aparkatzeko. Maiatz erdialdetik txartel-makinak itxita egon dira osasun gomendioek hala aginduta, makinek koronabirusa zabaltzeko arriskua areagotzen zutelako. Astelehenetik aurrera ohiko funtzionamendua izango dute eta aipatu guneez egiten den erabilera kontrolatu egingo da.