Hala ere, aurten hainbat ekintza bertan behera utzi behar izan ditu elkarteak Covid 19a tarteko, besteak beste, Andramari jaietan 90 urte bete dituzten herritarren omenez egiten den bazkaria. Hori bai, bazkaririk ez bada egingo ere, denek jasoko dute oroigarri bana omenaldi gisa.
Javier Zubizarreta alkateak eta Estefania Ayerdi elkartearen ordezkariak sinatu dute hitzarmena. Ayerdik bidelagun izan ditu Lurdes Sudupe eta Antton Elorza elkartekideak. Aurretik bilera egin dute Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Janire Igoa eta departamentuko arduradunarekin.