Javier Zubizarreta alkatea itxaropentsu agertu da. “Foru Aldundiaren aurrekontuan emandako jaitsierak pentsarazten du erakundeak esku artean dituen proiektuak atzeratu daitezkeela baina Aizpurutxoko lanen adjudikazioak, dena oraindik erdi geldituta dagoenean, gauzak baikortasunez ikustera eraman nau. Aurrera goaz eta hartuko dugu abiadura. Hasitakoa hasita egoten da”.
Aizpurutxon, Erdikobenta eta Ibaiondo artean oinezkoentzat bidea eraikiko da galtzada ondoan. Aldi berean, oinezkoentzat bidea ibaiaren beste aldera igaroko da eta horretarako zubi bat eraikiko da. Helburua da oinezkoei segurtasuna bermatzea, orain errepide ertzetik ibili beharra daukatelako.