Funtzionamenduari dagokionez, ondorengo jarraibideak errespetatu beharko dira:
• Ikus-entzuleek maskara eraman beharko dute.
• Sarreran gel hidroalkoholikoekin eskuak garbitu beharko dituzte.
• Ikus-entzuleak sartzen doazen heinean, arduradun batek non eseri azalduko die eta eserlekuak egokituko zaizkie. Arduradunak lagunduko die dagokien tokiraino.
• Ikus-entzule edo talde bakoitzaren alde banatan bi eserlekuko tartea utziko da, ilarak ere tartekatuz aurre eta atze.
• Segurtasun neurriak behar bezala betetzeak denbora gehiago eskatzen du. Horregatik, ikus-entzuleei denboraz joateko eskatzen zaie, lasai eta eroso ibili ahal izateko.
“Invisibles” filma asteburu honetan
Asteburu honetan bertan pantaila handian Gracia Querejetak zuzendutako “Invisibles” filma ikusi ahalko da. Emma Suárez, Adriana Ozores eta Nathalie Poza ditu protagonista.
Ekaineko programazioari begira, botatzea aurreikusita dauden filmak dira “Harriet. En busca de la libertad”, “Especiales” eta “Lo mejor está por venir”.