Berriak
Erosketa bonuak herriko establezimendu guztietan erabili daitezkeeela gogorarazi du Udalak
Udalak ateratako erosketa bonuen bueltan nahasketa sortu da herritarren artean, zenbait kasutan uste izan delako Herrixen Merkatari Elkarteko kide diren saltokietan soilik erabili daitezkeela. Ez da horrela. Bonuak herriko establezimendu guztietan trukatu daitezke, supermerkatu handietan izan ezik.
Oraindik geratzen dira bonuak eta udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan eskura daitezke.