Berriak
Lurraldea Batzordea deitu da ostegunerako EEHen plantak atzera botatzeko
Lurraldea Batzordea deitu da ostegunerako, ekainaren 4rako, alderdi guztiei ofizialki jakinarazteko Eraikuntza eta Eraispen Hondakinen plantak atzera botatzeko Hirigintza Arauetan egin beharreko aldaketari hasiera emango zaiola. Ondorioz, ezinezkoa izango da EEHen plantentzat aurreikusitako bi eremuetan halakorik eraiki.
Lehen bilera honen ostean, bigarren bat deituko da irizpena emateko. Ekainaren 11n izango da, astebete beranduago justu. Behin erresoluzioa onartuta, Azkarateko eta Ipintzako plantak ez ahalbidetzeko dagokion tramitazioari ekingo zaio.