Berriak
Herri barruko garraio publikoak arratsaldeko zerbitzua berreskuratuko du astelehenetik aurrera
Herri barruko garraio publikoa, Urbanue, ohiko zerbitzuaren %80 ematera pasako da datorren astelehenetik, ekainaren 1etik, aurrera. Koronabirusak ekarritako murrizketen eraginez, arratsaldeetako zerbitzua bertan behera utzita zegoen eta berriro martxan jarriko da ondorengo ordutegian: 8:48tik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.
Eskolak bertan behera geratu zirenean, martxoaren 15ean, Bizenta Mogel eta Xabier Munibe Ikastola eta Floreaga Ikastetxea lotzen zituen 8:45eko zerbitzua kendu zen eta hau momentuz ez da berreskuratuko.