*MAILEGUAK ETA ITZULKETAK
Maileguak: aurretik eskatutako materiala jasotzeko bakarrik eta txanda aldez aurretik hartuta.
Telefonoz (liburutegiko ordutegian, 943-850898), e-mailez (liburutegia@azkoitia.eus) edo mailegu eskaeren bidez.
Eskaera egiterakoan, bazkidearen txartel zenbakia eta izen-abizenak eman behar dira.
Itzulitako materiala bi astez gordeta egon behar du, beraz mailegatuta bezala azalduko dira bitartean.
Mailegu kopurua ohikoa izango da: 3 liburu/aldizkari (3 aste) eta 3 CD/DVD (aste bat).
Datozen asteetan, zerbitzua zabaltzen joango da egoeraren arabera.
Berriak
Aizkibel Liburutegiak astelehenean zabalduko ditu ateak zerbitzu murriztuarekin
Aizkibel Udal Liburutegiak datorren astelehenean, ekainaren 1ean, zabalduko ditu ateak Koronabirusagatik itxita egon ostean. Hala ere, zerbitzu murriztua eskainiko du egoera normaltasunera bueltatzen den arte.
Liburutegiaren behin betiko ordutegia izango da 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera.