Bigarren fasean sartzeak ahalbidetu du saioa aste honetan burutu ahal izatea, segurtasun neurri guztiak hartuta, nola ez.
Lansaioa ez dago pentsatuta bertan erabaki bat hartzeko, ezta posizionamendu bat partekatzen ez dutenek elkar konbentzitzen saiatzeko ere. Helburua da informazioa biltzea, gaia bere konplexutasun osoarekin jorratzea eta ondorioetara iristea, gero denentzat onena den erabaki bat hartu ahal izateko.
Publikoki azaldu diren jarrerak nahiko urrun daude elkarrengandik, baina akordio bat lortzearen aldeko aukera lehenetsi da, denei hitza emanez.
Streaming bidez emango da saioa
Bilera itxia izango da baina eztabaida sortu duen gaia izaki, Udalak herritarrekin partekatu nahi du jardunaldiak emango duena, streaming bidez emanez. www.azkoitia.eus webgunearen bidez ikusi ahalko da.
Partaideak
Ondorengo talde edo ordezkariek hartuko dute parte: alderdi guztiek, Azkarate Garbi Auzotarrak, Azkarate Garbi Plataformak, Eusko Jaurlaritzak, Excavaciones y Desmontes Lagunak S.L., GHK (oraindik baieztatu gabe), gremioek, Larke 360 S.L. eta Urola Bizirik Natur Taldeak. Hirigintza arauen erredakzio taldeko kide batek ere hartuko du parte.