Eskatzaileek dagoeneko etxebizitza errentan hartuta izan beharko dute eta horrela ez bada, errentamentu-kontratua aurtengo abuztuaren 6a baino lehen sinatuta egoteko konpromisoa hartu beharko dute. Etxebizitza partekatzen duten gazte guztiek izan ahalko dira onuradunak, baldin eta kontratua denek sinatu badute banan banan. Kasu horretan, eskatzaile bakoitza bizikidetza unitate independente gisa harutko da eta kontratua sinatzen duten guztien artean hainbanatuta konputatuko da errenta.
Laguntza hauetatik kanpo geratzen dira hileko 500 eurotik gorako zenbatekoa gainditzen duten alokairuko etxebizitzak.
Edonola ere, eskatzaileek jakin behar dute derrigorrezkoa dela aurretik Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programako laguntza-eskaera egitea. Hura ez badute lortzen bakarrik izango dute udal laguntzak jasotzeko aukera. Irizpide bera mantenduko da etxebizitzako laguntza osagarrien kasuetan ere (Lanbide).
Edozein zalantza argitzeko edo informazio osagarria jasotzeko Azkoitia Lantzenekin jarri daiteke harremanetan.
(943 85 71 51 – azkoitialantzen@azkoitia.eus)