Matrikulazio-prozesua gauzatzeko zenbait aldaketa ezarri behar izan ditugu, batetik, segurtasun-neurrien eskakizunak betetzeko eta, bestetik, prozesua ahalik eta modu arinenean burutzeko. Beraz, aurten, matrikulazioa jarraian azaltzen den moduan gauzatuko da:
- Musika Eskolara 9:30etatik 11:30etara edo 18:00etatik 20:00etara bitartean etorri behar da.
- Bertaratutakoan zenbaki bat emango zaio bakoitzari.
- Zenbaki horrek adierazten duen hurrenkeran eskolatik deituko zaizue matrikula telefono bidez egiteko.
- Matrikularen egiaztagiria etxera bidaliko zaizue posta elektronikoaren bidez.
- Matrikularen zenbatekoa iraileko kuotarekin batera kobratuko da.
OHARRAK:
- Pertsona batek norbere familia-unitatekoa ez den beste familia-unitate bateko kideak matrikula ditzake.
- Ez da plazarik gordeko ez telefonoz eta ezta emailez ere.
MATRIKULA EGITEKO EPEAK
LEHEN EPEA: maiatzaren 18tik 29ra (biak barne)
Eskolako ikasleak direnak bakarrik matrikula daitezke.
BIGARREN EPEA: ekainaren 1etik 22ra (biak barne)
Ikasle berriak eta 1.epean matrikulatu ez diren eskolako ikasleak matrikula daitezke.
OHARRA: Bigarren epe honetan matrikulatu diren ikasle guztiek (eskolako ikasleek zein ikasle berriek) euren matrikula-inprimakian agertzen den zenbakiaren hurrenkerari jarraituz aukeratuko dituzte talde-ordutegiak.
MATRIKULEN PREZIOAK
- Ikasgai bakarra: 17€ guztira
- Ikasgai bat baino gehiago: 22€ guztira
OHARRA: Familia Ugariko kideek %50eko murrizketa izango dute matrikulen zenbatekoan.
Informazioa gehiago: http://bizkargimusikaeskola.com/2020/05/09/2020-21-ikasturterako-matrikulazioa-epeak-eta-prozedura-berria/
- Instrumentu-ordutegiak: behin-behineko ordutegiak irakasle bakoitzak adostuko ditu bere ikasleekin ekainaren 30a baino lehen.