Berriak
Aurten ez da udalekurik izango herrian
Udalaren Gazteria Sailak eta Alai Batza aisialdi elkarteak haur eta gaztetxoentzat urtero antolatu ohi dituzten udalekuak bertan behera geratuko dira aurten.
Udalak uste du ez direla baldintza egokiak ematen udalekuak egiteko eta osasuna eta segurtasuna direla lehentasunak une honetan.
Udaz Blai programaren baitan lau udaleku ziren antolatzekoak baina Covid-19ak ez du aurrera eramaterik ahalbidetzen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ere ez du aurtengo udan udalekurik antolatuko.