Berriak
Emakumeen Ahalduntze Ikastaroen azken saioak online eskainiko dira
Emakumeen Ahalduntze Ikastaroen azken sorta amaitu aurretik iritsi zen Coronavirusa eta beste hainbat ekintza bezala, azken saioak modu presentzialean egin beharrean online burutuko dira. Horien artean daude batukada eta etxeko konponketen ikastaroak. Covid-19aren krisiak gain hartu zuenetik, batukada online ematen jarraitu dute astero. Etxeko konponketen saioen kasuan, ikastaroa borobiltzeko hiru saio falta dira eta azken hauek ere tutoritza bideoen bidez emango dira, Izarraitz Lanbide Heziketako instalazioetan eman beharrean.