Bai Herritarren Arreta Bulegoak eta bai Elkarguneak arreta telefonikoa eta telematikoa ematen jarraituko dute. Arreta Bulegoak 7:30etik 15:30era eta Elkarguneak 8:00etatik 18:30era.
Azkoitia Lantzen
Azkoitia Lantzenen bulegoa maiatzaren 25ean zabalduko da eta aldez aurretik telefonoz deitu beharko da edozein tramite egiteko 943 85 71 51 telefonora deituta edo azkoitialantzen@azkoitia.eus helbidera idatzita. Ordutegia 8:00etatik 15:00etara da, astelehenetik ostiralera. Azkoitia Lantzenek ere arreta telefonikoa edota telematikoa eskaintzen jarraituko du.
Segurtasun neurriak
Udalak, prebentzio planari jarraituz, hainbat segurtasun neurri ezarriko ditu. Besteak beste, arreta presentziala jaso nahi duenari bere maskara eta boligrafoa ekartzeko eskatuko zaio Arreta Bulegorako eta Azkoitia Lantzenerako. Elkargunean ere maskara erabiltzea gomendatuko zaie bertaratutakoei.
Jarriko diren oharrak une oro errespetatzea eskatzen da.