Berriak
KZguneak bideo-dei bidezko zuzeneko formakuntza eskainiko du
KZgunean formakuntza-modalitate berri bat jarri da martxan: zuzeneko formakuntza, bideo-deien bidez eta talde txikietan.
Formakuntza ondorengo inprimaki hau bete ondoren eskatuko da: https://bit.ly/3bdmqqd
Horrela, interesa dutenek beren informazio pertsonala eta harremanetarako informazioa, ordutegi eta lehentasunezko hizkuntza, eta izena eman nahi duten ikastaroen berri eman beharko dute.
KZgunea talde murriztu horiek osatzeaz arduratukoda - 4 pertsonatik 6ra -, eta ikastaroaren hasieraren berri emango du posta elektronikoz.
Zerbitzu honi buruzko beste edozein kontsulta egiteko, 945 016 100 telefonora deitu edo kzc@kzgunea.net helbide elektronikora idatzi dezakezue.