Udala bonu kanpaina prestatzen ari da dendak eta tabernak ateak zabaltzen dituztenerako. Oraindik ez dago zehaztuta noiz eta nola banatuko diren bonuak baina xehetasun horien guztien berri ematen joango da Udala Herrixen elkartearekin batera.
Zabor eta terraza tasak
Zabor eta terraza tasetan ere laguntzak izango dituzte merkatari eta ostalariek.
Zaborraren kasuan, momentuz 2020ko bigarren hiruhilabetekoari dagokionez, itxita dauden establezimenduei, lokal hutsen tasa kobratuko zaie eta ez aktibitate jarduerarengatik dagokiena.
Terrazen kasuan, berriz, ostalariek ez dute ordaindu beharko tasarik terrazak ixteko agindua duten bitartean.
Administrazioak automatikoki aplikatuko ditu aldaketak hauek tasetan, ez delarik beharrezkoa eskaera berezirik egitea.
Oraingoz hauek dira Udalak martxan jarri dituen laguntzak eta ze beste bide ahalbidetu daitekeen aztertzen jarraituko du.