Zerbitzua bereziki zuzenduta dago euren kargu adingabeak dituzten eta COVID-19agatik zailtasunak dituzten Azkoitiko udalerriko familiei. Familia horiez gain, berrogeialdia kudeatzeko zailtasuna duen herritar orok jaso dezake zerbitzua: mendekotasuna, desgaitasuna edo adineko pertsonak zaintzen dituzten zaintzaileak, berrogeialdiak antsietate arazoak eragin dizkien herritarrak...
Zerbitzuaren beharra baduzu deitu Azkoitiko Udaleko Gizarte Ongizate Sailera 943.85.71.74, astelehenetik ostiralera, goizeko 08:00etatik 15:00etara.
Berriak
Udalak babes emozionala eta orientazio familiarra eskaintzeko psikologia zerbitzua eskainiko du
COVID-19ak herritar askoren bizitza aldatu du eta buru-belarri osasun krisi honi irtenbidea bilatzeko neurriak hartzen gabiltzan bitartean, bestelako arazoak ere sortu zaizkie herritarrei.
Guztiontzat berria den berrogeialdia kudeatzeko profesional baten laguntza behar duten azkoitiarrak daudela jakitun da Azkoitiko Udala; hori horrela, babes emozionala eta orientazio familiarra eskaintzeko psikologia zerbitzua jarri du martxan.