Behin Gizarte Ongizate sailarekin harremanetan jarrita, Urola Erdiko Mankomunitateak agindutako ondorengo pausoak jarraituko dira:
1. Isolatutako gelan kubo bat jarriko da hondakinentzat, eta gelan bertan itxiko da kuboko poltsa (1 poltsa).
2. Gelako irteeran beste poltsa batean sartuko da, eta ondo itxi (2 poltsa).
3. Hondakinak ez dituzte bereizi behar: ohiko hondakin guztiak poltsa batean sartu, aurreko bi poltsekin batera (3 poltsa).
4. Elkartasun sareko kide bat jarriko da telefonoz zurekin harremanetan eta azalduko dizu berak nola jasoko duen zabor hori.
Berriak
Elkartasun sareak COVID-19arekin kutsatuta edo berrogeialdian dauden azkoitiarrentzat hondakinak kudeatzen lagunduko du
Azkoitiko elkartasun sareak COVID 19arekin kutsatuta edo berrogeialdian dauden pertsonei hondakinak kudeatzen lagunduko die. Kasu horietan ondorengoa izan behar da kontutan:
Etxean koronabirusak positibo eman dion norbait baldin badago edota berrogeialdian, etxetik atera ezin denez, Elkartasun Sarearen laguntza jaso dezake hondakinak ateratzeko. Horretarako Azkoitiko Udaleko Gizarte Ongizate Sailera deitu beharko da lehenengo, 943.85.71.74 telefonora, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara.