Astelehenetik ostiralera: 8:00etatil 15:00etara.
Elkargunearen kasuan, harremanetan jarri ahalko da zentroarekin 943 85 25 44 telefonora deituta edo info@elkarguneazkoitia.net helbidera idatzita:
Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 18:00etara.
Larunbat, igande eta jaiegunetan: 9:00etatik 14:00etara.
Neurri berriak
Alarma egoera luzatzearekin batera neurri berriak ere iritsi dira. Eusko Jaurlaritzak beilak debekatu ditu. Beilatokiak bakarrik irekiko ditu ateak bertako langileentzat edota norbaiten heriotzaren kasuan, beharrezkoak diren tramiteak egiteaz arduratuko diren senide edo etxekoentzat.
Orain arte hartutako neurriei gehitu behar zaie, halaber, komun publikoen itxiera. Ezingo dira erabili Azkoitiko Berdura Plazako komunak eta ezta Trenbidearen Zumardiakoak ere.
Berriak
Indarrean jarraituko dute koronabirusaren kutsadura saihesteko aurrez hartutako neurri guztiak
Jakina denez, Diputatuen Kongresuak alerta egoeraren luzapena onartu du eta ondorioz, Azkoitiko Udalak koronabirusaren kutsadura saihesteko orain arte hartutako neurri guztiak indarrean jarraituko dute. Eraikin publikoak itxita segituko dute eta ez dute zerbitzurik emango. Kultur agendak ere etenda jarraituko du.
Horrez gain, Udalak edota Elkarguneak arreta telefonikoa edo telematikoa soilik eskainiko dute. Udalaren kasuan, langileen presentzia minimizatu eginda eta arreta emango da 943 08 00 80 telefono zenbakira deituta edo azkoitia@azkoitia.eus helbidera idatzita ondorengo egun eta orduetan: