Kontribuzioa, abuztuaren 1etik irailaren 15era
Horrez gain, foru arauak jasotakoaren arabera, aldaketa eman da Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren edo kontribuzioaren kasuan. Hau abuztuaren 1etik irailaren 15era bitartean ordaindu beharko da eta ez aurreikusitako daten barruan, alegia, maiatzaren 15etik uztailaren 1era.
Ordainagiriak helbideratuta dituztenen kasuan, aurrerago jakinaraziko dira kobrantzen data zehatzak.
Berriak
Zerga eta tasen ordainketa ekainaren 1era arte luzatu da eta kontribuzioarena atzeratu egin da
Koronabirusak eragindako osasun eta ekonomia krisia tarteko, Foru Aldundiak egutegi fiskala aldatu du dekretu bidez. Onarturiko foru arauaren arabera, epealdi honetako zerga eta tasen ordainketa ekainaren 1era arte luzatuko da. Alegia, martxoaren 14tik aurrera ordaindu beharreko tasak eta zergak ordaintzeko epemuga ekainaren 1ean amaituko da.
Azkoitiko Udalaren zerga egutegiari dagokionez, aipatu epemugak besteak beste, ibilgailuen zirkulazio zergari eragiten dio, eta gainerako tasa eta zergen ordainketa epealdia ere ekainaren 1ean amaituko da.