Berriak
Elkarguneko bazkideek ez dute kuotarik ordaindu beharko berriz zerbitzua ematen hasten den arte
Elkarguneko bazkideek ez dute zerbitzuengatik ordaintzen duten hileroko kuota ordaindu beharko kiroldegiak berriro ateak zabaldu eta ohiko zerbitzua ematen hasten den arte. Egoera honek noiz arte jarraituko duen jakin ez arren, momentuz apirileko kuotarik ez zaio inori kobratuko eta martxoko kuotari dagokionez, zati bat bueltatu egingo zaie bazkideei, izan ere, martxoaren 13an itxi zituen ateak guneak eta ondorioz, erabiltzaileek ezin izan dute zerbitzurik jaso egun guzti hauetan.
Beraz, martxoaren 13tik 31ra bitarteko egunengatik, martxoko kuotaren zati bat bueltan jasoko dute erabiltzaileek. Elkargunea berriro martxan jartzen denean erabakiko da nola egin itzulketa.