Jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako toki bat eskaini nahi zaie haurrei, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.
Gazteria Zerbitzuaren bidez, udalekuetarako izena emateko erabili bide hauek:
Telefonoa: 943 02 60 27 / 652 720 752
Helbide elektronikoa: gazteria@gazteriazkoitia.eus
Berriak
Foru Aldundiaren udako udalekuetarako izen-ematea zabalik
Koronabirusak ekarritako ondorioak tarteko, Gazteria Zerbitzuak ere egun hauetan bertan behera utzi du zuzeneko arreta baina arreta telefonikoa edota telematikoa eskainiko du astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 19:00etara. Izan ere, besteak beste, zabalik dago Foru Aldundiaren udako udalekuetako izen-ematea. 7 eta 13 urte bitartekoei eskainitako ekimena da eta parte hartu nahi duenak Gazteria Zerbitzuan eman dezake izena, deituz edo idatziz, apirilaren 17ra bitartean.