• Poltsa konpostagarriak ohiko moduan banatuko dira. Azkoitian: Lujan liburu eta prentsa dendan (Kale Nagusia 72, behea), Hazia belar-dendan (Julio Urkixo 10, behea) eta Odazpi Kafetegian (Anaitasuna plaza, 1).
• Azkoitiko garbigunea itxita egongo da.
• Urola Erdiko Mankomunitatearen aurrez aurreko harrera zerbitzua bertan behera geratu da, herritarrek ezin dutelako bulegora joan, eta ezin delako bermatu kutsadurarik gabe harrera egitea bertan. Edozein zalantza edo arazo izanez gero erabili bide hauek: telefonoa 943857319; e-posta ueue@urolaerdia.eus; zerbitzu telematikoak https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/home.do?De=599&hizkuntza=EU
Gainerako zerbitzu guztiak bere horretan daude: hondakinak ohiko moduan bilduko dira.
Urola Erdiko Mankomunitateak dei egiten die herritarrei osasun arloko aholkuak zorrotz betetzeko, eta hondakinak gaika uzterakoan babes neurriak hartzeko: latexko eskularruak erabiltzea edota ondoren eskuak behar bezala garbitzea.
NOLA KUDEATU HONDAKINAK COVID-19 BERRETSITAKO DIAGNOSTIKOA BADUZU EDO BERROGEIALDIAN BAZAUDE
Osasun Ministerioak onartu du protokolo berezi eta zehatza azaltzeko nola kudeatu behar dituzten hondakinak COVD-19 koronabirusaren berretsitako diagnostikoa duten herritarrek eta diagnostikorik gabe berrogeialdian dauden herritarrentzat. Ondorengo protokoloa osorik eta zorrotz bete beharrekoa da:
Honela kudeatu behar ditu hondakinak COVID-19 berretsitako kasurik bada edo berrogeialdian bada:
-Urola Erdiko Mankomunitatera deitu: 943857319, arreta jarraitua izango du goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00etara astelehenetik igandera; edo ueue@urolaerdia.eus e-posta helbidera. Telefonoz edo idatziz emandako aholku eta aginduak zorrotz bete.
-Hondakinak ez dituzte bereizi behar: guztia poltsa batean sartu eta errefusaren edukiontzira bota behar dituzte latexko eskularruekin babestuta, guztia hiru poltsetan sartuta (bata bestearen barnean), telefonoz aipatutako modua zorrotz beteta.