Berriak
Garbitzaileek egunero desinfektatzen dituzte kaleeak eta hiri-altzariak
Kaleak eta hiri-altzariak desinfektatzea da koronabirusaren pandemiari aurre egiteko harturiko beste neurrietako bat. Herriko kaleak garbitzeaz arduratzen den Serbitzu enpresako langileak egunak daramatzate ura eta xaboiarekin kaleak, auzoak, barandak, bankuak edota zaborrontziak desinfektatzen. Garbiketa ibilbide bera egiten dute, baina ia jenderik ez dabilenez, kaleetan paper eta plastiko gutxiago dago. Orain, desinfektatzea da lehenetsi beharrekoa.